Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Taldea
Bere kulturaren ikurra den Euskal Herriko folk tradizionala iraunaraztea xedetxat harturik, denok dugu gogoan zazpikote bizkaitar honen hastapena. Atoan ekin zioten behinolako erritmo nahiz doinuak egokitu eta gaurkotasun handiagoko musikekin nahasteari; gisa honetan, zenbait bizipen eta gertaera txundigarritara helarazten gaituen musika iradokitzailea sortu dute, non iraganak eta eguneroko bizimoduan egiten ditugun urratsek bat egin duten.
Lausengu eta losintxek gozotzen duten une zoragarria ari da bizitzen Adarrots. Izan ere, eskertzekoa da herri honen ondare aberatsari eutsi eta gure mintzaira musika bilakatzea. Bihotzetik taupaka jaulkitako musika, gainera; norberaren eskarmentuan, herri kantetan, olerkietan edota kondairetan oinarritutakoa. Begi-bistako emaitza erdieste aldera sakontasunez arakatu dute hainbat erritmo eta tresnek eskaintzen duten baliabide oro, hau dela kausa, grinaz jositako zuzeneko eta melodia dinamikoak borobiltzen dituzte. Folk musikak irudikatzen duen tradizioari lehial eta iraganari muzin egin barik, berau gaurkotzeko ahalegin zintzoan dihardute.
Lan eskerga honen saritzat jo daiteke Mendebala Folk Jaialdiak antolaturiko 2.009ko Folk Talde Hasiberrien IV. Lehiaketa irabazi izana. Honi esker, Balea estudioetan Asier Ercilla teknikari zebilela, beren lehen diska eredugarria Haizekadak grabatu ahal izan zuten.
Agerpen gogoangarri honek akuiluturik, 2010ean Kordoban ospatu zen Eurofolk Jaialdiaren IV. edizioan garaile suertatu zirenez gero, Europako talde anitzekin (irlandar, italiar edo portugaldarrak, besteak beste) lehiatu behar izango dute sari nagusia eskaratuko badute.
Aurton Buru Osasunaren Nazioarteko Egunerako kanta egiteko hautatu dute Adarrots Euskal Autonomia Erkidegoan.
Lurrak, usadioek eta bihotzak soinuz betetzen dute Adarrots. Esandakoaren adierazle dira emakume ahots ezti eta sorgingarria samurkiro aterpetzen duten musika tresnak: energiaz gainezkako alboka, soken koloretasuna, txirularen kemena, klarinetearen baretasuna eta perkusioen indarra. Horrela, Adarrotsen musikak berdin dantzarazi edota malenkonian murgilaraz gaitzake. Aniztasuna maisutasunez jorratu eta honek ematen duen parada miretsiz, sentsazio ugari eta bereziak sorrarazten dizkigun musika sortzean dago gakoa.
Kideak
Rosa Godínez:Ahotsa. Rosaren ahotsa distiratsua eta berezkoa izateaz gain, taldearen ardatz nagusia da. Tarteka, abestiei darien zirrara Zeinu Hizkuntzarekin bateratzen du; era horretan, pertsona gorrei Adarrots taldearen abestiak ulertzeko aukera ematen die.
Bibolinak baretasun eta atsegin uneak ekartzen dizkie taldearen abestiei, kanten sonoritatean funtsezkoa dena.
Albokaren sonoritate berezi eta berezkoak taldearen doinu-lerroari indarra, nortasuna eta identitatea sorrarazten dizkio. Modu horretan, ikus-entzuleek Adarrots jaiotako lurrera bidaia egin dezakete.
Bingen Akarregi: Klarinetea, txirula, wisthleak eta flauta altua. 
Haize instrumentuek, zehazki, flauten kemenak, txirularen izaerak edota flauta altu eta klarinetearen soseguak sentsazio paregabeak eransten dizkiote zuzenekoari.
Gorka Vicente: Gitarra akustikoa.
Gitarrak proiektu honi kolorea ematen dio, taldeak behar-beharrezko duen ezaugarria, hain zuzen ere.
Baxuaren sei sokek abestiak babesteko oskola eta ezinbestekoa den oreka osatzen dituzte.
Sendoa Gil Sagastibeltza: Perkusioak.
Conga, djembe, d´rbouka, surdo, tinbal, pandero, kaxoi flamenkoa… Hauek guztiek Adarrotsen jotzezko tresnen sorta osatzen dute. Sendoa horietaz baliatzen da zuzenekoari berealdiko indar erritmikoa emateko.






