Biografia

Musika, euskal folk, nahasia, erritmoa, dartadak… Gozatzea gozaraziz…Hau guztia da Adarrots.

Seikote bizkaitar hau, haien kulturaren sustraietatik, euskal folk musika bizirik mantentzeko asmoarekin jaio zen. Horretarako, antzinako eta gaur egungo soinu eta erritmoak eguneratzen eta nahasten dituzte, musika oroiterazlea sortuz. Egoera ezberdinak eta iraganeko eta egunez egungo bizitzaren hainbat esparru gogorarazten dizkigute.

  Adarrotsen entzuleak axolagabe utziko ez dituen proposamen musikal bat topa dezakegu, batik bat, erabilgai dituen sonoritate eta ezohiko erritmoengatik.

Bereizgarritasun hori taldea bataiatzen duen musika-tresnaren garrantziari zor diogu (Adarraren Hotsa): alboka.

Euskal tresna herrikoi horrek eransten dituen sonoritateak eta trinkotasun apartak antzinako garai eta lurraldeetara garamatzate. Bertan behinolakoa mintzaira, mito eta sinesmenek bizirik diraute.

2004. urtearen bukaeran sortu zenetik, beste aipamen eta diskografia entzutetsuaz aparte, talde honen sormena, hobekuntza eta denborari egokitzea, bere bereizgarririk onenak ditugu. 2009. urtean, Mendebala Folk Jaialdiak antolatutako talde berrien lehiaketa irabazi eta gero, bere lehenengo estudioko lan diskografikoa izango zena, “Haizekadak”, sari moduan argitaratu zuten. 2010. urtean, estatu mailan lehenengo sariduna izateaz gain, 2011. urtean, Eurofolk jaialdian, Europako nazioarteko folk talderik onena bezala agertu ziren. 2012. urtean, bigarren lana izango zena,“Zazpi ditut” aurkeztu zuten, non, taldearen eboluzio musikala nabaria zela.

Ibilbide hau, 2015. urtean amaitutzat emango dute, hainbat herri eta hiritan,beraien hirugarren lanaren, “Adarraren hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea”, aurkezpenarekin, taldearen 10. urteurrena ospatuz. Lan hau, taldean egondako musikari guztiei omenez, dokumental bat, DVD formatoan, eta hamar abestietako diska bat, urte bakoitzatik abesti bat, CD formatoan. Talde eta errepertorioa berriz konpondu eta gero 2019. urtean “Zurekin dantzan” atera zuten, lau abestiz osatutako EP-a haien proposamen musíkala berria ezagutzeko.

Egun, eskenatokirako zuzeneko berri batekin, sonoritate indartsu eta agerpen eskeniko baten aldeko lan honekin, taldearen esentzia eta nortasuna galdu gabe, datorkigu. Gure sekretuak, aukera ikertzean eta zentzazio ezberdin eta kontraesankorrak ere, sortzean datza, musika on eta erakargarri bihurtzeko.

adarrotsDEF 16 scaled - Biografia
Share:

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies